Argindar azpiestazio inguruko obrek “Arrasateko ustiatzea hobetuko dute”

0
256

Obrek helburu dituzte “zirkuituen iritsiera Arrasateko azpiestazioaren posizio berrietara egokitzea” eta “Arrasate inguruko sarearen maniobratzeko eta ustiatzeko gaitasunak handitzea, hobetzea”.

Iberdrola taldeko I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU izeneko enpresa Arrasateko linea elektrikoaren jabea da.

Linea horrek elkartzen ditu Abadiñoko eta Azpeitiko azpiestazio eraldatzaileak, baita Ormaiztegi eta Abadiñokoak ere. Bide horietan Musakolako azpiestazio eraldatzailea ere egon badago.

Obrek bi helburu dituzte: batetik, “zirkuitu horien iritsiera Arrasateko azpiestazioaren GIS [Geografia-informazioko sistemen] posizio berrietara egokitzea”.

Eta bestetik, “Arrasate inguruko sarearen maniobratzeko eta ustiapen gaitasunak handitzea, hobetzea”. Hartara, funtsean, azpiestazio inguruko zenbait kable lurrazpian jarriko dira.

Aurrekontu osoa 530.705’26 eurokoa da, eta aurreikuspenen arabera, obrek “3 hilabete” iraungo dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen