‘Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko’ liburua aurkeztuko dute Kulturaten

0
610

Preso dauden emakumeen bizipenak jasotzen dituen liburua aurkeztuko da irailaren 23an, eta bertan, Arrasateko Mugimendu Feministak gonbidatuta Oihana Etxebarrieta liburuaren idazleetako bat izango da.

‘Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko’ liburua aurkeztuko dute Kulturateko areto nagusian irailaren 23an arratsaldeko 18:30ean, eta bertan, Arrasateko Mugimendu Feministak gonbidatuta Oihana Etxebarrieta liburuaren idazleetako bat izango da. Liburuak preso dauden emakumeen bizipenak jasotzen ditu.

Printzipioz liburua martxoaren 18an aurkeztekoa zen, Sarek abian jarritako 30 urte asko da, aski da, bizitza osoko zigorrik ez ekimenaren barruan, baina Covid-19a eragindako osasun egoeraren ondorioz atzeratu egin zuten. Aurkezpenean Larraitz Iparragirre eskoriatzarra, Marixol Iparragirreren ahizpa izango da ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen