ARGAZKI ONENAK EROSGAI DIRA MARA GAIXO LARRIA LAGUNTZEKO

0
1153

‘Euskal Herria zure begietatik’ lehiaketako argazkirik onenak, 30 inguru, ikusgai dira abenduan Kajoin, Udalaitz Zentro Medikuan, Uribesalgon eta Bar Nuevon. Halaber, urtarrilean Kulturaten izango dira. Artgazki elkarteak adierazi du jada argazkiak erreserba daitezkeela.

Artgazki argazkilaritza elkarteak antolatuta, ‘Euskal Herria zure begietatik’ lehiaketa egin da aurten ere.

Eta epaimahaiak azpiamarratu du aurkeztutako irudien “kalitate orokorra oso ona izan dela”.

Argazki hauetatik guztietatik epaimahaiak 30 inguru aukeratu ditu bai inprimatzeko, bai erakusketan jartzeko, bai erosgai jartzeko.

Hauen artean noski saria jasoko duten argazkiak ere badaude. Artgazki elkartetik adierazi dute 30 argazki inguru hauek ikusgai eta erosgai daudela abenduan ondoko tokietan:

  • Kajoi tabernan (Herriko plazan)
  • Udalaitz Zentro Medikuan (Elmako etxeetako Euskal Herria plazan)
  • Uribesalgo aseguru-etxean (Kontzeziño kalea, 18)
  • Bar Nuevon (Bañez doktorea kalea, 15)

Hortaz gain, urtarrilean irudiak ikusgai eta erosgai izango dira ere Kulturaten, urtarrilaren 10etik 25era.

Gaixo larri dagoen Mara neskatila arrasatearra laguntzeko, dagoeneko erreserbak egin daitezke 605 77 57 77 telefonoan (Oier).

Erlazionatutako mezua:
MARAREN AMAREN MEZUA
2024ko uztailaren 28an argitaratutako mezua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen