Aretxabaletan positibo 1: gertukoen PCRen emaitzak bihar jakingo dira

0
1723

Bertako alkateak azaldu du aztarnariak (gaztelerazko ‘rastreadores’) badabiltzala birusaren ibilbidearen bila. Era berean, lasaitasunerako eta zuhurtziarako deia berretsi du.

Argazkia: Turismo Euskadi.

Unai Elkoro alkateak baieztatu du azken egunetan positibo 1 atzeman dela Aretxabaletan. “Bere inguruko hainbat pertsonari probak egiten ari zaizkie, eta bihar jakingo ditugu emaitzak”.

Gainera, aztarnariak (gaztelerazko ‘rastreador’) badabiltza birusaren ibilbidea aurkitzeko lanetan. Langile hauek batez ere bilatzen dituzte positibo emandako pertsonarekin gutxienez 15 minutu egon direnak, 1’5 metro baino distantzia laburragoan egon direnak edo/eta musuko barik egon direnak.

Alkateak lasaitasunerako mezu bat berretsi du: “birusa hemen inguruan dago, eta litekeena da etorkizunean positibo gehiago izatea. Testuinguru honetan, birusaren ibilbidea ezagutzea garrantzitsua da”.

Horregatik “garrantzitsua da transmisio-katea lehenbailehen moztea, zeren eta kutsatze asko egongo balira, zailagoa izango litzatekeelako birusaren ibilbidea aurkitzea”.

Era berean, Aretxabaletako Udalak berretsi egin du hartu beharreko osasun-, segurtasun- eta garbitasun-neurrien garrantzia.

Alkateak azpimarratu du atzo Gipuzkoan atzemandako positibo guztien %43, 10 eta 19 urte bitarteko pertsonei atzeman zaiela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen