Aretxabaletako Lanbide Eskolak Soldadura – Galdaragintza ikasketak bultzatuko ditu

0
1034

Azken urteetako egoerak eragindako ondorioak eta gero, Deba Goiena bailaran egoera bideratzen doa eta argi izpiak ikusten. Horren lekuko, bailaran, oso garrantzitsuak diren enpresa desberdinek aurkeztutako lan aukerak.

Fagor, Ulma,… eta orokorrean enpresa gehienek zailtasunak dituzte soldadura eta galdaragintza alorrean prestakuntza duten langileak aurkitzeko. Egoera honetan, enpresa hauek eta Aretxabaleta Lanbide Eskola harremanetan jarri dira.


Aretxabaleta Lanbide Eskolak, besteak beste, Soldadura – Galdaragintza eta
Eraikuntza Metalikoak erdi eta goi mailako ikasketak burutzeko aukera ematen du eta gaur gaurkoz ziklo hauek enpleagarritasun handia azaltzen dute.


Hau abiapuntua izanik, aipatutako enpresek eta Aretxabaleta Lanbide Eskolaren arteko aliantzak eguneratu dira aurrez dituzten hitzarmenak berrikusi eta hobetzeko. Orain arte izan duten harremana oparoa izan bada ere, egungo erronkei aurre egiteko pausu bat gehiago eman nahi izan dute:


Hitzarmenean gehitu diren puntuak ondorengoak dira:

– Enpresen balizko beharrak asetzeari begira, Aretxabaleta Lanbide Eskolak
eskaintzen dituen formakuntza mota desberdinak aztertzeko konpromezua hartzen du.

– Enpresetan beharrezkoak diren jakintzak eguneratze aldera, Aretxabaleta Lanbide Eskolak ikastetxean eman beharreko eduki batzuk berrikusteko konpromezua hartzen du.

  • – Enpresek bere langileak Aretxabaleta Lanbide Eskolan soldadura-galdaragintza eta eraikuntza metalikoak zikloak ikastera bideratuko dituzte.

  • – Eragile guztiok lana eta ikasketak bateratzeko erreztasunak emateko mezua hartzen dugu ahal duten heinean ikastetxetik pasatako ikasleen praktikaldia 4ute eta horrela badagokio kontratazioa ahalbidetu.
  • Akordio honen helburua, ikasleen lan merkaturatzea bermatzea izango litzateke. Bailara honekiko ardura duten eragileak izanik, herritarrontzat onuragarri izan daitekeen aliantzaren berri eman nahi dute.

    lkasketa hauekin eta aipatutako testuinguruan, posible litzateke enpresa hauetan finkatzeko aukera izatea baldintzak horrela ematen badira, historikoki ezagunak eta baloratuak izan baitira ziklo hauek eskaintzen dituzten jakintzak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen