Aretxabaletako Lanbide Eskola: “Automozioa, Erizaintza,… ikasteko garaia da, 350 gaztek egin duten bezala”

0
964


Soldadura, Eraikuntza Metalikoak edota Mekanizazioa ere eskaintzen ditu 37 urteko esperientziadun ikastetxeak. Baita praktikak eta bestelako zerbitzuak ere, hau da, 16-18 urteko neska-mutil bati lan-munduratze arteko “ibilbide osoa”.

Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII (ALE) 1983an sortu zuten, eta beraz 37 urteko esperientzia dauka.

Ikastetxearen berezitasun nagusietako bat da ikasketa eskaintza oso ezberdinak eskaintzen dizkiela gazteei zein helduei:

Bai erdi mailako, bai goi mailako zikloak eskaintzen dituzte bertan. Familietako bat automozioa da, eta bertan 3 ziklo egin daitezke: Elektromekanika eta Karrozeria (erdi mailako modulua) eta Automozioa (goi mailako modulua).

Beste familia bat Osasunari dagokio, eta erdi mailako bi ziklo eskura jartzen ditu: Erizaintzako Zaintza Osagarriak eta Mendekotasun duten Pertsonekiko Arreta.

ALEren beste familia bateko zikloak Fabrikazio Mekanikoari dagozkio: Soldadura eta galdaragintza (erdi mailakoa), Eraikuntza Metalikoak (goi mailakoa) eta Mekanizazioa (erdi mailakoa).

Goizean ziklo formatiboak ematen dira, 8 ziklo formatibo hain zuzen, eta bertan 250 ikasle trebatzen dira. Arratsaldean formakuntzak egiten dira, enpresei egokitutakoak, Lanbide bidezko ziurtagiri profesionalak, erakunde ezberdinek neurrira eskaturikoak… Arratsalde partean 100 ikasle inguruk dihardute. Beraz, 350 ikasle ALErekin trebatzen ari dira.

Ikasleen adinak oso ezberdinak dira, 16-18 urtetik hasita 40 urte baino gehiagora. Izan ere, Joseba Beristain zuzendari eta irakasleak azaldu bezala, ziklo formatiboetan “DBHtik eta Batxilergotik etorritako neska-mutilak trebatzen dira, eta arratsaldetan adin gehiagoko langabeak eta langileak”.

Ikasleen gehiengoa “bailarakoa da, baina Goierriko eta Gasteizko ikasleak ere baditugu. Gainera, Arabako hiriburuko ikasleen kopurua urterik urte hazten doa”.

Irakasleei dagokienean, ALEren klaustroa 50 irakasle inguruk osatzen dute. Hortaz gain, Administrazioko beste bi langilek dihardute, bi bedelek eta garbiketa zerbitzuko lau langileek.

Ikastetxea koronabirusaren egoerara egokitu behar izan da: “Segurtasun neurriak hartu ditugu eta datorren ikasturterako kontingentzia plan bat zehazten eta martxan jartzen ari gara. Ziklo formatibo guztiei eutsi ahalko diegu segurtasun baldintza guztiak beteaz”.

Ildo honetan, Lanbide Heziketan eskola presentzialak oso garrantzitsuak diren arren, “konfinamenduan ikasgaien eduki batzuk online bidez eman behar izan ditugu”.

Egun, Aretxabaletako Lanbide Eskolaren helburu nagusiak dira “heziketa zikloak finkatzea kalitate haundienarekin erantzun ahal izateko, eta bailarako enpresa zein erakunde ezberdinekin,… elkarlana sakontzea. Euren beharrei eta oro har gizarteko beharrei ahalik eta ondoen erantzun gura dugu”.

Erronka potentea da honakoa “ingurunea aldakorra delako, koronabirusak erakutsi duen bezala: birusa laster batean agertu da eta gizartea hankaz gora jarri du. Gainera, enpresetan digitalizazioaren aldeko apustua gero eta handiagoa da, eta eskolak erantzun egokia emateko, inbertsio potenteak egin beharko dira”. Bide honetan, ikastetxeak egokitzapen garrantzitsu batzuk martxan ditu.

Oro har, Aretxabaletako Lanbide Eskola “punta-puntako ikastetxea da, hau da, Hezkuntza Saileko, Lanbide Heziketako Sailburuordetzako ikastetxe integratu bat da”. Horrek suposatzen du:

“Goizeko eskaintza arautua eta arratsaldeko ez-arautuaz gain, beste hainbat zerbitzu eskaintzen dituela ikastetxe integratu bezela:

  • Urrats Bat zerbitzua (enpresa sortzen laguntzeko)
  • Lanbide konpetentziak egiaztatzeko zerbitzua
  • Orientazio eta Bitartekaritza zerbitzuak
  • TKgune zerbitzua (enpresa txikiei berrikuntzan laguntzeko)
  • Berrikuntza Proiektuak
  • Duala
  • Erasmus+
  • Lan Poltsa

Zerbitzu horiek guztiek ikastetxera datorrenari “ibilbide osoa eskaintzen diote, izan ditzakeen beharrei erantzun pertsonalizatu bat emanez, hori du helburu ikastetxeak, bidelagun izanez ametsak betetzen laguntzea”.

Aurrematrikulaziorako informazio gehiago

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen