Aretxabaletako jaiak kontzertu eta kalejira batekin sinbolizatuko dira

1
1078

Aurten ez dira ospatuko Aretxabaletako Andramari tradizionalak eta data hau sinbolizatzeko kalejira bat egingo da goizeko 10.00etan txistulari bandarekin. Ondoren, 11.00etan, Nafarroako Mirariko taldeak txanda hartuko du kaleetan zehar, eta, ondoren, kontzertua eskainiko du plazan, 13.15ean.

Talde nafarrak 15 urte daramatza festetara etortzen.

Unai Elkoro alkateak dei egin die atxabaltarrei “arduraz jokatzeko eta berragerpen berrien gune izan daitezkeen ospakizun alternatiboak saihesteko”.

Iruzkin 1

  1. Ez dot ulertzen, pandemia erdian, 2. olatua gainean eta batzuk larritasunaz ohartu beharrean jai alternatiboa. Eta gero zergatik gauden zerrenda beltzetan galdetuko daue batzuk. Hau da marka hau!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen