Erasotzailea, etxean armak zituena, kartzelaratu dute epaileak aginduta

0
2817

Irudia: herritar bat.

Ertzaintzak azaldu berri digu Aretxabaletako 39 urteko gizona, komisaldegian izan ostean, epailearen esku utzi duela gaur goizean. Aurrekariak eduki dauzka, eta oraingoan gutxienez bi delitu egozten zaizkio: erailketa saiakera eta armak legez kontra edukitzea.

Ertzaintzak zehaztu duenez atxilotuari “ikerketan eta ondorengo miaketan suzko armak, arma zuriak eta lehergailuak egiteko erabili ohi diren substantziak” atzeman dizkio.

Bi pertsona tiroz zauritu ostean, “inplikatuaren etxera PRI-Bizkor patruila bat hurbildu zen, eta bertan atxilotu zuen giza hilketa saiakera delituagatik, bai eta armak legez kanpo edukitzeagatik ere, bi arma labur aurkitu baitzizkion”.

Atxilotua gaur, asteartea, agintari judizialaren aurrera eraman dute, eta Bergarako goardiako epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

Albistea osatzen gabiltza

Erlazionatutako albistea:

39 urteko gizon batek bi arrasatear zauritu ditu tiroz, bat larriki, Aretxabaletan

2023ko uztailaren 31n argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen