Areto futbola eta saskibaloia izango dira protagonistak asteburuan

0
214

Pilota partiduek ireki dute asteburuko norgehiagoka sorta. Izan ere, Arrasateko pilotariek Uarkapen, Zumarraga, Oñati, Bergara, Antzuola eta Soraluzen jokatu dute asteburuan zehar. Hona hemen Arrasate Pilota Taldearen kartelera:

Zapatua, errugbiak irekiko du kirol jardunaldia. AGT/ERT Elorrion jokatuko du Elorrio/Urgozo RT taldearen aurka, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Asteburu honetan, Kanpazar Arrasatek atseden izango du, eta hurrengo asteburuan Iruñaren aurka jokatuko du Mojategin.

Futbolean, Gorengo mailako Mondra lidergoa indartzen ahaleginduko da Azkoitian, Anaitasunaren aurka, zapatuan arratsaldeko 15:30ean.

Areto futbolean, Mondratek izango da lehen taldea Arrasaten jokatzen. Albardero-Rivabellosa CD taldearen aurka jokatuko du zapatuan 16:15ean, Musakola kiroldegian.

Eskubaloian, Mugarri Ingou Arrasatek Andoainen jokatuko du Leizaran taldearen aurka, zapatuan 18:30ean.

Ondoren, Mondragon Unibertsitateko gizonen txanda izango da, LBC Cocinas taldearen aurka, arratsaldeko 20:00etan Logroñon.

Domekara igarota, saskibaloian, Mondragon Unibertsitateko emakumeak Araskiren aurka ariko dira, domekan 18:00etan, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen