Ardura politikoak, noizko? [Piter Encinasen testua]

0
620

Zergatik ez nau harritzen Zaldibarko zabortegiaren nagusiekin gertatutakoak? Alegia, epailearen aurrera eraman eta gero kalean egoteak? Nire iritzia da, konforme, baina hemengo «justiziaz» ez daukat konfiantzarik, herri honetan argudio mordo bat eta adibideak soberan daudelako horrela pentsatzeko.

Hasteko, onartzen dut atxiloketaren berria entzun nuenean asko poztu nintzela, nolabait pentsatu nuelako justiziatik zerbait mugitzen ari zela. Arduragabekeria gertatu zenetik ia-ia zazpi hilabete pasatu dira eta gorputzak ez dira agertu oraindik. Halere, norbaitek pentsatzen al du errudun bakarrak enpresako arduradunak direnik? Eusko Jaurlaritza errugabea al da? Zergatik Eusko Jaurlaritzak ez du kontrolatu Zaldibarreko zabortegiaren kudeaketa? Zabortegi batera amianto eramatea osasunaren ikuspegitik egokia al da? Inguruko errekatxoak kutsatzea “doan” al da?

Hasiera bateko poza berehala kamustu zitzaidan atxiloketa horretan ez zegoelako politikaririk, alegia, benetako arduradunak, nire ustez. Zergatik jokatzen du horrela “justiziak”, politikariak azkenak al dira? Ematen du herri honetan politikari guztiek bizkarra “babestuta” daukatela. Bai Iñigo Urkullu Renteria jaun txit gorenak, bai Iñaki Arriola López jaunak, bai Elena Montero andreak… Gogoratu behar dut 2019ko ekainean Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren sailak, zabortegian 23 irregulartasun aurkitu arren, ez zutela zabortegia itxiarazi? Beraz, zergatik ez zaio inori ardura politikorik leporatu?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen