Ardo dastaketa herriko plazan eguzkipean

0
1500

Gaur goizean, Arrasateko Herriko Plaza ardozaleentzako paradisu bihurtu da, Ibai-Artek antolatutako ardo egunarekin. Udaletxearen aurrean, kontu handiz aukeratutako 4 ardo zuri, rosatu bat, eta bi gorri zabaldu ziren bakoitza bere izaerarekin. Hauek izan dira dastatutako ardoak: Irouleguy Domaine Ilarria, Gloria 18 Ostatu, Lapazaran, Vinegra, Rochapel, Izar-Leku eta Bat-Gara. Hainbat ardo zuri, rosatu bat, eta bi gorri katatu dira.

Arteagako Maider Larrañagak (sommelier) eta Remenetxeko Jon Andoni Rementeriak (2018ko Espainiako txapelduna den sommelierrak) adituak izan dira dastaletaren gidariak, ardo bakoitzari buruzko ezagutzak partekatu dituzte, elaborazio prozesutik hasi eta uztartzeraino.

Giro paregabea egon da, eguzkiak denbora guztia eman badu ere, 100 pertsona inguru elkartu dira herriko plazan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen