Ardatz Ikasketa Zentroko matrikulazio epea zabalik dago

0
1116

Ardatz Ikasketa Zentroa irekita dago berriz, 2025-2026 ikasturte berriari gogoz ekiteko. Urtero bezala, aurtengoan ere ikasleen beharretara egokitutako eskaintzarekin datoz. Materia, eduki nahiz gaitasun bakoitzerako irakasle espezifikoak, tutoretza bidezko jarraipen pertsonalizatua eta ia hamalau urtez lortutako esperientzia eskaintzen ditu Ardatzek.

Hezkuntza komunitate ahalik eta zabalenera iristeko asmoz, Ardatzek zerbitzua maila hauetan ematen du:

  • Lehen Hezkuntza.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
  • Batxilergoa.
  • Ingeniaritzako Matematika eta Fisika.

Horrez gain, hizkuntzak ere (euskara, gaztelera, latina eta inglesa) eskaintzen dituzte, taldeak osatu ahala. Ikasle talde txikiekin egiten dute lan, plazak mugatuak dira.

Informazioa jasotzeko beraiengana joatea posible da, Iturriotz kaleko 24. atarira. Bestela, honako zenbakietara deitu dezakezue 943044702/ 685282700 edo info@ardatz.net helbidera mezu bat idatzi. Irailean matrikula dohainik da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen