Ardatz Ikasketa Zentroak hiru irakasle behar ditu

0
563

Beheko testua eta logoa: Ardatz Ikasketa Zentroa.

Ardatz Ikasketa Zentroak, laguntza akademikora bideratutako hiru lan postu eskaintzen ditu 2023-2024 ikasturterako. Lanaldia arratsaldez izaten da, eta eskaintza ikasturte osorako da, luzatzeko aukerarekin.

  • Lehen Hezkuntzan graduatua. Ingeles maila ere baloratuko dugu.
  • Ingeniaritzan, Matematikan edo Fisikan graduatua, unibertsitate mailako laguntza eskolak emateko, Matematika eta Fisika ikasgaietan.
  • Ingeniaritzan, Matematikan edo Fisikan graduatua, DBH eta Batxilergoan laguntza eskolak emateko. Batxilergo mailan kimika emateko gai izatea baloratuko dugu.

Interesik izanez gero, bidali curriculuma info@ardatz.net helbidera. Argibide gehiago nahi izatekotan 943 044 702 zenbakira dei dezakezu, edo mezu bat bidal dezakezu goian aipatutako helbidera

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen