Denboraldi honetan elkarte arrasatearrak bi talde ditu Kadete mailan. Gaur derbia jokatu behar zuten, baina epailea ez da bertaratu, eta ondorioz lagunarteko partidu bat jokatu dute.
Gaurko derbi ofizialean ondorengo jokalariak parte hartzekoak ziren: Ingou A taldetik, Garazi Cobos Oruna, Leire Melendez del Palacio, Aines Gonzalez Balantzategi, Maria Xiao Etxebarria Agirre, Irati Ayesa Ibaibarriaga, Sara Goyarrola Ezcurra, Elene Loiti Montero, Julene Idigoras Amado, Intza Gordobil Kortabarria eta Izar Azpiazu Barrena. Haizea Frutos Martinezek ere talde honetan parte hartu izan du.
Taldearen entrenatzaileak Xabier Lizarralde Maidagan, Amalur Retegui Urkiola eta Ainhoa Usatorre Olaizola dira.
Ingou B taldetik partidu ofizialean parte hartzekoak ziren: Garazi Prieto Goñi, Naia Enbeita Ezpeleta, Ilargi Ortega Arrieta, Ane Avila Legorburu, Noa Beltran de Gebara Zabarte, Miren Miguelez Garitano, Naiara Oroiz Muñez, Maider Martiarena Ezkurra, Uxue Arexolaleiba Erretolaza, Iradi Unamuno Barona eta Ane Elkoroberezibar Rivas. Nagore Otxandiano Bartolomek ere talde honetan parte hartu izan du.
Taldearen entrenatzaileak gaur Ane Herrero Azpiazu eta Eneritz Kortabarria Elorza izan dira. Jon Urrutia Muñozek ere talde honetako entrenatzaile gisa parte hartu izan du.
Gaurko partidura arbitroa agertu ez denez, bi taldeek lagunarteko partidua jokatu behar izan dute. Horretan zaleen berotasuna izan dute. Partidu ofiziala beste data batean jokatu beharko. Aupa Arrasate Eskubaloi!