Testua: Joxe Felix Diaz de Tuesta.
Gure bailaran ohitura handia dago Urbia aldera joateko mendi buelta bat egitera, eta, behin Urbian egonda, Aizkorri edo Aketegi igotzea. Gutxi samar dira, ordea, Arbelaitz igotzen duten mendizaleak. Nik neuk behintzat sekula ez dut inorekin tril egin Arbelaitzeko tontorrean.
Aste honetan, aspaldiko partez, Felipe Uriarte lagunarekin izan naiz Arbelaitzen, eta aukera aprobetxatu dugu harri artean ibiltzeko. Bidean ez dugu inor ikusi, ganadurik ere ez, behorren bat edo beste izan ezik.
Hemen dituzu Arbelatiz igotzen ateratako argazkietako batzuk, oraingo honetan telefonoarekin egindakoak, kamara etxean ahaztuta utzi nuen eta. Hemen, berriz, joan den astean Aginaga eta Lizarraga aldean egindakoak eta orain dela bi aste Aloña aldean egindakoak.