Arazoa okertu da: 72 ordu jarraian anbulantzia ‘medikalizatua’ mediku barik

0
713

Uztailaren 19an, 20an (gaur) eta 21ean, gauez eta egunez, “erizaintza” arduratu behar da sendagile-lanetaz, Ospitaleko ESKak salatu duenez.

Argazkia: MB artxiboa.

Osasun publikoaren arazo hau larritzen ari da Arrasaten eta Debagoienean, 3 egun jarraian sendagile barik dagoelako ZIU mugikor anbulantzia.

Osakidetzako zuzendaritzak agindu du ZIU anbulantzian mediku-lanak “erizaintzak” egitea, anbulantziako erizainek, alegia.

Arrasateko Ospitaleko ESKak ohartarazten du arazo hau “ohitura bilakatzearen” arriskuaz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen