Arazo bat konpondu da baina beste bat sortu da

0
1289

Beheko testua eta argazkiak: Luis Akizu.

Idazki honen bidez, eskaera bat egin nahi diogu Arrasateko Udalari, 2015ean Arrasateko Katalogoan jasotako bide publiko horiek berrikusteko eta erabiltzeko moduan mantentzeko. Gaur egun, batzuk kontserbazio-egoera txarrean daude, eta beste batzuek, berriz, oztopoak dituzte, igarobide askea oztopatuz.

Osiñaldetik Asuelara doan Bide Publikoak (20055055EP) mantentze-lanak behar ditu. Gabonak aldera Osiñalde baserriaren inguruan AP-1 errepidearen azpitik igaroz, apurtuta zegoen Arketa konpondu zuten [goiko argazkian] baina Asuelatik gertu dagoen goiko zatia, ibilgailu astunen eta uraren igarobideak hondatuta dago, eta orain lehen baino okerrago ildo sakonagoekin [beheko argazkian].

Beste bide batzuek ere konponketa lanak behar dituzte, Arangurendik-Bakuera 20055057EP (moztuta dago), Tokialaitik-Mandoainera 20055050EP (moztuta eta hesiarekin dago), Lauaxetatik-Naparrenara 20055023EP (hesiarekin dago).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen