Arauei buruzko zalantzak galde daitezke Ertzaintzaren 900 103 584 telefonoan

0
1076

Ez da larrialdietarako telefono zenbakia, larrialdietakoa 112 zenbakia delako. 900 103 584 telefonoan adibidez alarma egoeraren inguruko zalantzez galde dezakete herritarrek.

Zalantza ohikoetako bat da ea arrasatearrak Arrasateren herri mugakideetara (Aretxabaleta, Aramaio, Elorrio, Bergara eta Oñatira) motordun ibilgailuan joan daitezkeen han aire libreko ariketa fisikoa egitera.

Galdera horri Ertzaintzak erantzun du “baietz, baina betiere ariketa fisikoa egitean musukoa erabilita”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen