Iturripen eta skate parkean arauak hautsi direla ohartarazi dute

0
2014

Beste egoera askotan herritarrek arauak bete dituzte. Espainiar Gobernutik gogorazi dute haurrek ezin dituztela jolasgune amankomunak erabili, eta kalean euren zaintzaz heldu bat soilik arduratu behar dela.

Konfinamendua hasi zenetik haurrek lehen aldiz kalera irteteko baimena izan dute. Herritarrek askotan arauak bete dituzte baina beste hainbatetan ez.

Adibidez, Ertzaintzak Iturripeko kanpoko bi kantxak prezintatu behar izan ditu, hainbat pertsonak erabiltzen hasiak zirelako. Gehitu du frontoiak erabil daitezkeela.

Musakolako kiroldegiko skate-parka haur ugari erabiltzen ari ziren goizeko 11:30ak aldera. Espainiar Gobernuak ondoko arauak gogorarazi ditu:

  • Araututako ordutegia 9:00etatik 21:00etara da (gomendatzen da ordu jendetsuenak saihestea)
  • Haurrak uneoro heldu arduratsu batekin egon beharko du, berarekin bizi dena (adinez nagusia den ahizpa-anaia bat izan daiteke). Pertsona heldu bakoitzak gehienez hiru adingabe atera ahalko ditu, eta beraiek kontrolatzeko distantziara egon beharko du uneoro.
  • Distantzia sozialeko neurriak bete behar dira, beste haurrekiko baita beste helduekiko ere, osasun-agintariek zehaztu duten bezala.
  • Haurrek korrika, jolastu eta ariketa fisikoa egin ditzakete, betiere distantzia sozialeko neurriak betez.
  • Haurrek euren jostailuak atera ditzakete, baina ezingo dituzte parkeak eta jolasgune amankomunak erabili.
  • Landa-eremuan zelaitik, basotik,… paseatu ahal da, betiere distantzia sozialeko neurriak betez.
  • Ezin dira etxetik atera Covid-19arekin konpatibleak diren sintomak dituzten haur eta nerabeak. Ezta koarentenan daudenak ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen