Aratusteetako pregoia ‘Termitek’ irakurriko dute hurrengo zapatuan

0
830

Otsailaren 22an jaia nagusituko da Arrasaten, eta iazko Koadrila Onenaren Saria jaso zutenek, ‘Termitek’ aurtengo pregoia irakurtzeko ohorea izango dute.

Gero eta gutxiago falta da aurtengo Aratusteetarako, 10 egun inguru, eta seguru koadrila eta norbanako ugari mozorroa (kukumarrua) prestatzen dabiltzala.

Karnabaletako Batzordearen ekimenez, aurten ere pregoia, desfilea, sari banaketa,… izango dira, baita giro ona, irudimena, kolorea,… ere.

Goiko bideoak erakusten du Arrasateko ‘Termitak’ koadrilako hainbat lagunek iazko sari banaketan, saria jaso ostean, esker onez eskaini zuten kantaldia. Ikus-entzun daitekeen bezala, oso ondo moldatzen dira jendaurrean. Aupa Termitak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen