Aratusteetako desfileak aurten ibilbide berria izango du

0
1013

Pregoiaren ostean, koadrilek, familiek eta norbanakoek ondoko ibilbidea izango dute: Zerkaosteta, Garibai etorbidea (osoa), Maala, Portaloia, Iturriotz, Erdiko kale eta Herriko plaza.

Argazkia: MB artxiboa.

Aratusteetako zapatua aurten otsailaren 10ean ospatuko da Arrasaten, eta beraz Aratusteak ate joka ditugu!

Komisiñuak jaiaren antolaketan dihardu, eta iazko Koadrila Onenaren Sariaren irabazleek pregoia botako dute Izozkitegiko balkoitik eguerdiko 12:00etan.

Aurten desfilea Zerkaostetatik hasiko da, eta Iturbide egoitzari buelta eman ostean, Garibai osoa egingo du.

Gero, Maalako biribilean ‘ziaboga’ egingo du, eta Maala errebalean gora egingo du. Portaloitik igaro ondoren, Iturriotz kalean gora egingo du.

Iturriotzen Casino elkarte ondoan eskumara hartuko du, eta Maitia denda ondotik, Erdiko kalean behera egingo du, Herriko plazara iritsi arte.

Enparantza honetan lau sari banatuko dira: Koadrila Onenaren Saria, Koadrila Gazte Onenaren Saria, Karroza Onenaren Saria eta Norbanako Onenaren Saria.

Sariak iazkoak bezalakoak izango dira, eta Aurten ere Taberna Onenaren Saria izango da. Gora Arrasateko Aratusteak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen