Mondragon Unibertsitatearen 7 garaipenen bolada liderrak eten du

0
364

Gure taldeak 60 eta 70 galdu du Araskiren aurka baina sailkapeneko 4. postuan da, 10 partidu irabazita. Datorren jardunaldian Lointeken aurka jokatuko du Gernikan.

Argazkia: MB artxiboa.

Ointxeko emakumeen senior taldeak jarraian 7 garaipen lortuak zituen gaur arte. Gaurko partidua Aretxabaletako Ibarran jokatu da arratsaldez.

‘Arri’ entrenatzaileak ondoko bostekoa kantxaratu du lehiari ekiteko: Naia Badiola Iriarte, Izar Bedia Delgado, Leire Rodriguez Zapatero, Nerea Uribarren Machuca eta Naroa Garai Markuleta.

Araskik lehen laurdenean alde nabarmena lortu du (10-22) eta atsedenera ere aurretik joan da markagailuan (27-44). Hirugarren laurdena ere berarentzat izan da (48-57) eta azken emaitza 60 eta 70ekoa izan da.

Aurrera begira, datorren jardunaldian talde zuri-moreak Lointeken aurka jokatuko du Gernikan, aupa Ointxe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen