Orientazio-jolasa igandean (abuztuak 14) izango da, eta goizeko 11:00etan hasiko da. Bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.
Kartela: Arantzazu Parketxea.
Antolakuntzatik azaldu dute “Arantzazuko parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da. Bide honetan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Esku artean mapa bana hartuta, familian, hauen bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik. Egin zure erreserba!”.
Turismo familiarreko ekitaldi honen prezioa 4 € da pertsonako, eta jolasaren iraupena ordu eta erdi ingurukoa izango da. Telefono zenbakiak: 943 78 28 94 eta 699 335 183. Helbide elektronikoa: arantzazu@gipuzkoanatura.eus




