Arantza Otaduyk ‘Heriotza eta hilketak Arrasaten’ bisita gidatua eskaini du

    0
    1004

    Arantza Otaduy historialariak ‘Heriotza eta hilketak Arrasaten’ bisita gidatua eskaini du, Feel Euskadik abiatutako ekimenaren barnean. Parte hartu dutenek aukera izan dute ezagutzeko zein eragin zuen heriotzak Arrasateko jendearen egunerokoan eta zein krimen ospetsu gertatu ziren haien kalean. Bisitak Erdi Arotik 1935era bitarteko aldi historikoa hartzen du.


    Abuztuan ere egin ziren mota horretako bisitak, herriko ostalaritzak eskatuta, egun horietan Arrasaten izan ziren pertsona guztiei herria ezagutzeko aukera emateko. Otaduyk bisitaren hasieran esan duen bezala, “gure asmoa bisita gidatu hauek egiten jarraitzea da, herritarren harrera ona dela eta.”

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen