Arantza Otaduyk bi argazki aurkeztu ditu udako lehiaketara

0
509

Mondraberriko argazki-lehiaketan parte hartzea erabaki dut, udaren beste aldea erakusten duten argazki batzuekin; etxean, lanean, geratzen garenona. Badaude nirea bezalako sektoreak, turismoarena, oporretan zaudetenek goza dezazuen, uda guztian zehar lan egiten dugunok.

Azken hiru urte hauetan Segurako Udaleko turismo gidaria izan naiz eta Ardixarra etxean (oso bisita gomendagarria) lan egiteak une bereziak oparitu dizkit. Hala nola Imaz hoteleko terrazan bazkalosteko kafea hartzean, egunerokotasunetik deskonektatzeko margotu ditudan Segurako ondarearen zirriborro piloa. Lan jardunaldi luzeak, Debagoienean jarraitu dute, gabak girotzen eta Arrasaten zein Bergaran, Feel Euskadi proiektuan baitan, freetoru bisita gidatuak burutu ditut izugarri maite ditudan bi herri horietako bitxikeriak bertakoekin eta bisitariekin partekatzeko.

Beroa eta lanaldi luzeek eragindako nekeak saria izan dute; ohean etzatea atseden hartzera eta abuztuko gauetan Mondragoe argitu duen ilargi ederra leihotik begiratzea. Bart be, ilargi ederra agertu zen Bakue gainetik gure herriko zeru gainean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen