Gaur 1863ra egin dut salto, eta duela 158 urteko herriaren gaineko zenbait dokumentu-fotografia dakartzat. Hainbat tokitan bezala, Aramaion ere jotzen zuen XIXko hirugarren laurden hartan sifili gaixotasunak. Gizartean gaizki ikusitako gaixotasuna zen, eta udal erabakietan ere ikuspuntu zorrotzak epaitzen zituen gaixoen kasuak.