Ezaguna da Antoine d´Abbadieren “Lore Jokoak” ekintzaren 1899ko edizioa Aramaion ospatu zela, modu zabal batean. Lehen mendeurrena izan zenean Eusko Ikaskuntzaren “Lankidetzan” liburu sailean ospakizun haren gaineko lana argitaratu zuten Pedro Uribarrena eta Anunciación Iñigok. Ezezagun zitzaielako, ordea, hementxe ematen dudan albistetxoa da, nik ere arestian irakurrita eta besterik gabe txoko honetako irakurleei jakinarazi nahi diedana.