Normala den bezala, Aramaioko historia txikian badira gertaerak denboraren hautsak estali dituenak eta herritarrentzat zeharo ezezagunak direnak. Gaurkoan eta hurrengo batean, 1843ko jazoera bat ekarri nahi dut, estatuko garaiko prentsak garrantzia eman baitzion, eta XIX. mendeko kazetaritzaren lagintxo bat delakoan interesgarria iruditu zait blog honetako irakurleei azaltzea. Etxagueneko barrutia den arren, Oleta isurialdeko Atxin baserrian 1843ko egun batean bizi izandakoa ikusiko dugu, baita haren ondorioak ere bai.
Izugarrixa! Benetan bildurgarrixa! Eskerrik asko Josemari holako istorixak gogora ekartiagatik.