APT-ko pilotariek Gipuzkoako hainbat final eta Gabon Kopa lehiatuko dituzte

0
161

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasate Pilota taldeko 3 kidek, Ibai Osorok, Luken Martinek eta Jon Zubiak, abenduak 23an, ostirala, arratsaldeko 19:30tik aurrera, Uarkapeko pilotalekuan, Gipuzkoako 2. urteko alebinen Mendebaldeko finala, 2. urteko alebinen Gipuzkoako finala eta 3. mailako infantilen Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte, hurrenez hurren.

Bestalde, abenduaren 26tik 31era arte Gabon Kopa ospatuko da benjamin, alebin eta infantil mailetan. Txapelketa honetan ere Arrasateko hainbat pilotarik parte hartuko dute.  

Pilotako batzordekoen partez, “APT (Arrasate Pilota Taldea) osatzen duten pilotari guztiak zoriondu gura dugu egiten ari diren lan onagatik eta ZORTE ONA opa diegu finalak jokatu eta Gabon Kopan parte hartuko duten herriko pilotarie!!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen