Aprendicesko haur-parkea berritzeko diseinua aukeratu ahalko da

6
1702

Udalak iragarri du “diseinuan eskaintzen diren jokoak, zati batean, egokituak izango direla” aniztasun funtzionala duten haurrei. Halaber, obrak “urte amaieran” abiatzekoak dira.

Aprendices eraikinaren ondoan, etorkizuneko Juan Arzamendi Musika Etxearen ondoan, haur-parke bat dago.

Gune honek 505 metro koadroko azalera du, Udalak azaldu duenez, eta egun zaharkituta geratu da, Aprendicesko obren gunearen baitan.

Haur-parkea berritzeko, Udalak haur-parkeetan adituak diren enpresak “gonbidatu” ditu diseinu aukera ezberdinak aurkez ditzaten. “Gonbidatu bakoitzak bi diseinu aurkezteko aukera izango du”.

Diseinuko “jokoak, zati batean, egokituak izango dira haur elbarrientzako”. Diseinuak Udalaren “jabetzara pasatuko dira, herritarrekin parte-hartze prozesu batean erabili ahal izateko eta, ondoren, diseinua aukeratua izanez gero, kontratazio-lehiaketa batean erabiltzeko”.

Aurreikuspenen arabera, “irail hasieran” aurkeztuko dira diseinuak, eta “hilaren amaieran” zabalduko da herritarrentzako bozketa fasea.

Ildo honetan, Udalak asmo du obraren lizitazio prozesua “urrian” abiatzea eta obra “urte amaieran” hastea. Berritzearen aurrekontua 60.000 eurokoa izango da (BEZ barne).

Udalak adierazi duenez, egitasmo hau “arrasatearrei kalitateko instalazioak eta zerbitzu publikoak eskaintzeko etengabeko estrategiaren barruan, kasu honetan herriko haur eta familiei zuzendua”.

6 IRUZKIN

  1. Utzi espazio hori saskibaloi, futbol eta besteetara jolasteko, bertako haurren jolaslekua eskiñaratuta gelditu da eta aparkaleku eta etxebizitza berriekin, handik pasa zaitezte eta ikusi nola jolasten duten, espaziorik ez dute eta haur gehioen izango duen auzoa da, gaiñera ziburuak badituzte ondoan, haize apur bat eman auzoariii

  2. Zenbat urte dauzkate? 10 urte? Ta azkenengo bostak erabilik Gabe.

    Ez dozue ikusten auzoetan dauden parkeak edo? Adarra jotzen zabiltzate ala?
    40 urteko parkeak daukagu auzo batzuentan

  3. Noiz jarriko du Mondraberrik behingoz iruzkinak egiteko sistema serio bat? Orain pertsona bakar batek 10 izen anonimo ezberdinekin edo gehiagorekin idatzi dezake, eta hau adar jotze bat da. Nola dakigu komentario guztiak pertsona bakar batenak diren edo ez?
    Mesedez, Mondraberriko kudeatzaileak, eman bukaera adar jotze honi behingoz

  4. Kaixo. Ba nik, zementua, brea, plastikua ta keizpe bariko haur parkia eingo neuke. Holako gutxi daz ta… zuhaitz, belar ta natura alde batera uztiz, gero mantentze lanak karuak die ta!!! 5 izarretako parkea todoincluido!!! Ah! Ta ez galdetu bertako familiei ze behar daukien, haber enredetan hasi biedien, 5 proiektu artien aukeratzia lujo bat da!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen