Irudiak: Enpresak.
Aprendicesko obren ondorioz, jolasgune hau itxita egon da aspalditik eta egun zaharkituta geratu da.

Etorkizuneko Juan Azarmendi Musika Etxearen ondoan kokatuta dago, eta Udalak enpresa bati obrak enkargatuko dizkio.

Lehenago, herritarrek haur-parke berrituaren diseinu baten edo beste baten alde bozkatu ahal dute jada.

Izan ere, bozkatzeko aukera gaur zabaldu du Udalak, eta irailaren 30era arte izango da zabalik.

Hartara, Udalak haur-parkeetan adituak diren enpresak gonbidatu ditu diseinu aukera ezberdinak aurkez ditzaten. Guztira 5 eredu daude aukeran: ‘Piratak’, ‘Lagun artean’, ‘Guztientzako jolasa’, ‘Erreka emaria’ eta ‘Dragoiaren kondaira’.

Bozka emateko bi aukera izango dira: batetik, parte-hartze prozesu irekia, 16 urtetik gorako arrasatearrentzat, BAZeko postontzian eta udal-webgunean: partaidetza.arrasate.eus
Ikastetxeak: Ikastetxeen bitartez egingo da parte-hartze prozedura haurren kasuan. “Gelaz gela burutuko da bozketa”.
Egungo Aprendicesko haur-parkeak 505 metro karratuko azalera du. Parkea berritzeko aurrekontua “100.000 eurokoa” izango da eta diseinuan eskaintzen diren jokoak, zati batean, egokituak izango dira, aniztasun funtzionala duten haurrentzat, “haur elbarrientzako”.
Udalak iragarri du “2022ko urrian” obren lizitazio prozesua abiatuko duela, eta obrak “urte amaieran” abiatzea.
Benetan??????? Benetan!!!!??? Bozkatu???? Bennnnnga ia!!! Edozein aukera, repe dau ia!! Ez da beste jolas parke motarik existitzen? Naturalgoa? Apurtxo bat sikiera!! Udalari ahalegin minimo bat eskatu nahi dotzat mesedez. Hurrengorako bozketan sartu aukera ezberdinak, mesedez,faborez eta karidadez.
https://amp.elmundo.es/papel/historias/2018/12/26/5c1d0ea7fc6c834d678b4733.html
mmm, abiadura handiko trenaren mozkinak zeinen artean banatu, ezin al daiteke bozkatu?
Hobe litzateke lehenago Arrasateko espaloi eta kale asko konpontzea, pena eragiten dutenak