Aprendiceseko obretatik aldamioak kentzen hasi dira

0
1885

Aprendices eraikina berritzeko obren hasieran lur kutsatuak agertu ziren, eta horrek obrak geraraztea suposatu zuen. Lurgoien enpresa eraikitzaileak horren ondoriozko kalte-ordainak eskatu izan ditu, baina Administraziotik ez ei du kalte-ordainik jaso. Donostiako enpresak obrak geratu zituen orain hilabete batzuk, eta ordutik eraberritze lanak geldi egon dira. Udalak gaia jorratu izan du, baina adierazi du Lurgoien enpresatik ez duela geratzearen jakinarazpen ofizialik jaso. Zurrumurru batzuen arabera, Lurgoienek egoera ekonomiko larrian omen dago, baina 2018an esaterako Donostiako enpresa honen UTEak (Jaureguizar eta Viuda de Sainz-ekin egindako UTEak) 13’9 milioi € jaso zituen Bilbon paseo bat egiteko, Zorrozaurre inguruan. Pasealeku hori orain dela hilabete bat estreinatu dute. Juan Arzamendi Musika Eskola egitasmoari dagokionez, aldamioak kentzea beste beste atzerapausotzat har daiteke.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen