Aprendiceseko obrei, 19 hilabeteren ostean, berriro berrekin diete

0
748

Egitasmoa, bigarren geldialdi luze baten ostean, abian da, eta Moyua konstruktorak gauzatuko du. Udalak aurreikusten du obrak “2022aren hasieran” amaitzea.

Langileek gaur goizean Juan Arzamendi Musika Etxea eraikitzeko lanak berrartu dituzte. Obra hauek bi geldialdi luze izan dituzte:

Horietako azkena iazko urtarril ingurutik gaur artekoa. Obrei berrekiteko, aurtengo ekainean Osoko Bilkurak Moyua konstruktorari adjudikatu zizkion egitasmoa amaitzeko obrak.

Halaber, “6 hilabete” eman zizkion “obra guztiak amaitzeko”. Era berean, Udal-gobernuak erabaki zuen obren idazketa eta zuzendaritza berriro LKS Ingenieriari adjudikatzea, 2020ko urriaren 22an.

Ondo bidean, eta Udalaren aurreikuspenen arabera, Juan Arzamendi Musika Etxea “2022 hasieran” prest egon liteke.

Erlazionatutako albisteak:

Udalak 60.680 € galdu ditu oraingoz Lurgoienek abandonatutako obretan, LKS Ingenieriaren obra zuzendaritzaz

2020ko apirilaren 22an argitaratutako albistea

Aprendiceseko obrak Moyuari esleitu dizkio Plenoak “obrei irailean berrekiteko”

2021eko ekainak 17an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen