Aprendiceseko obrak zergatik dauden geldi galdetu du Elkarrekin Arrasatek

0
1299

Obrak 2019ko gabonetan bukatzekoak ziren. Gaurko plenoan Igor Urizar Elkarrekin Arrasateko zinegotziak galdetu dio ea egitasmoan 2 milioi murrizteak ez al duen atzerapenean eraginik izan. Udal-gobernuak ez du arrazoirik eman.

2017ko uztailean Udal-gobernuak (EAJ-PNV eta PSE) Aprendicesen berritzea onartu zuen, aldeko 11 botorekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta Baleike eta Irabaziren aurkako 3 botoekin.

Proiektua 7’5 milioi eurotan lizitatu zen, eta orduan Baleikek proiektu honen “presak eta zehaztasun falta” salatu zituen. “Badirudi denborak arrazoia eman digula”.

2018ko urtarrilean Lurgoien enpresak eraman zuen proiektua, 5’5 milioi euroren truke eta obrak 2019ko gabonetan amaitzeko epearekin.

“Hirigintza zinegotziak garrantzia kendu zion %26ko jaitsierari”, eta hainbat galdera egin ditu gaurko Udalbatzarrean Elkarrekin Arrasateko Igor Urizar zinegotziak:

  • Zergatik daude obrak geldi?
  • Obrak oraindik amaituta ez izateak zein ondorio ekonomiko eta legal izango ditu? Eta epeei dagokienean?
  • Egoera honen aurrean, zein neurri hartuko ditu Tokiko Gobernuak?
  • Egitasmo hain garesti batean, 2 milioi € murriztea, ez al da temerarioa?
  • Tokiko Gobernuaren erabakiak arrasatear guztiek ordaintzen dabiltza?
  • Epeak ez dituzue behar bezala kontrolatu?
  • Zergatik ez duzue lehenago esan zerbait txarto zegoela?

Udal-gobernuak ez die galderei erantzun plenoan, eta bere ordezkari Anuska Ezkurrak esan du “erantzungo dugula”. Elkarrekin Arrasatek adierazi du Udalbatza toki egokia dela herritarrentzako interesgarriak diren galdera horiei erantzuteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen