Unión Cerrajera S.Aren Aprendizen Eskola 1939ko urriaren 7an abiarazi zen, lau urtetako ikasketa programa batekin. Hasiera batean hamabi ikasle hautatzen ziren ikasgelako, enpresak bere tailerretarako ofizialak prestatzea baitzen helburua. Metalgintza eta Elektrizitateko ofizialtza titulurako ezagutza 1960an lortu zen. Lehendabiziko hogei urtez Eskola bat ere kanpo laguntzarik gabe aritu zen, eta enpresa zen sostengu bakarra. Ikasleei soldata bat ordaintzen zitzaien, Aurrezko Kutxa batean bakoitzaren izenean ingresatzen zena. Gainera ikasleen seguritate soziala ordaintzen zuen.
Argazkian, Juan Zubizarreta eta Inozenzio Lafuente biatoristak, Eskolako ikasketa arduradunak, Eskolaren lehen mende laurdena 1964a ospatu zeneko erakusketa batean.ARGAZKIA ETA KOMENTARIOAK: JOSEMARI VELEZ DE MENDIZABAL