Obrak geratuta daudenez, eta eraikina euriaren, haizearen,… aurka babestu behar denez, Udalak lan horiek egiteko lizitazioa ireki du, eta lan horiek egingo dituen enpresari 103.429’14 € ordaintzeko prest azaldu da.
Aprendices eraikineko obretan atzerapenak izan dira, eta “irregulartasunak” ere izan zirela salatu izan dute EH Bilduk eta Elkarrekin Arrasatek.
Obrak hilabeteak daramatza geldi, eta bere inguruan ez du euriaren, haizearen,… aurkako babesik. Eraikina kontserbatzeko asmoz, Udalak kontserbazio lanen lizitazioa ireki du.
Beraz, lan horiek egiteko interesa duten enpresek euren proposamenak aurkez diezaizkiokete Udalari. Horretarako azken eguna ekainaren 22a izango da (22a barne).
Lan hauek egiteko Udal-gobernuak 103.429’14 € aurreikusi ditu (BEZ barne). Aurkeztuko diren enpresen proposamenak aztertu ostean, Udalak enpresa bati enkargatuko dizkio lanak. Enpresa horrek gehienez 6 aste izango ditu lanak osatzeko. Eraikinari eutsi ostean, Juan Arzamendi Musika Etxea egiteko obrei berrekingo zaie.