Udal-gobernuak aurkeztu ditu kale-garbiketako zerbitzu berri batzuk gaur goizean udaletxean.

Udalak uztailean Cespari esleitu zion kale-garbiketaren zerbitzua, eta orduan aurkeztutako zerbitzu berriak “jadanik martxan daude”.

Zerbitzuak eta Mantentze zinegotzia Oscar Garciak azpimarratu duenez, “filosofia berri bat dauka zerbitzua, jasangarritasuna, baita teknologia berriak ere”.

Webgune berriaren bitartez “herritarrek kexak aurkeztu ahal dituzte, eta beste helburu bat da herritarren, Udalaren eta Cesparen arteko harremanak zuzen-zuzenak eta berehalakoak izatea”.

Cespa-Ferrovial enpresako Estibaliz Sanzek, Gipuzkoako arduradunak, adierazi egin duenez “Cespa udalerri honen beharretara egokitu da”.

Izan ere, “zerbitzu guztien iraupena luzatu da, eta ondorioz zerbitzua ematen dugu asteko 7 egunetan eta esan liteke eguneko 24 orduetan lanean gabiltzala”.

Arrasateko auzo garaietan “zerbitzua egunero ematen da”, eta jaien aurretik, bitartean eta ostean “zerbitzuak ugaritu ditugu”. Azken ordukoei aurre egiteko “goardiako zerbitzu bat dago”.

Iraunkortasunari dagokionean, “ibilgailuen flota osoa berritu dugu, tartean ekipo elektriko batzuk. Ondorioz, CO2 isurketak eta zaratak gutxitu dira nabarmen”.

Makina “guztiek Euro VI araudia betetzen dut, baita ISO-9001, 14.001 eta 18.0001 ziurtagiriak ere”.

Berrikuntzari dagokionez, “ibilgailu guztiek geolokalizadore bat daramate, ibilbideak erabat gardenak izan daitezen”.

Cespako Andrea Camachok, sistemen proiekturako arduradunak, gehitu du geolokalizadoreak “ahalbidetzen duela ibilbideen optimizazioa”.

Gainera, zakarrontzietan, estoldetan,… ere teknologia berria jarri da “horien kokapena ezagutzeko, euren insidentziak jakiteko,…”.

Cespak ere garbiketa zerbitzuaren irudia berritu du, eta herritarren parte-hartzea sustatzeko webgune eta aplikazio bana abiatu ditu, “Udalak hala eskatuta”.

Udalak helburu du “arrasatearrak kaleen garbitasunean inplikatzea, eta horretarako, kontzientzia kanpainez gain, bi erreminta berri hauek jarri dira martxan”.

Aplikazio mugikorra “doan instalatzen da”, eta “herritarrak garbitasunarekin zerikusia duten inzidentziak kudeatu ahalko ditu unean bertan. Izan ere, erabiltzailek inzidentzia baten berri eman diezioke zerbitzuari”.

Webgune berriarekin “gauza bera egin daiteke, baina baita herritarrak Udalari iradokizunak bidaltzeko. Gainera, webgunean informazio jakingarria dago, martxan dauden zerbitzuak esaterako”.

Gehitu duenez, herritarrek aplikazioa eta webgunea erabil ditzaten, “mila begik batek baino gehiago ikusten dute, eta mila burmuinek burmuin batek baino gehiago pentsatzen dute”. Hortaz gainera, zerbitzu hauen inguruko mahai informatibo bat zabalik dago gaur Biteri plazan.

Aplikazioaren izena Linea Verde da, eta webgunearen helbidea lineaverdearrasate.es

Herritarren zein kexa diren ohikoenak galdetuta, Oscar Garcia zinegotziak erantzun du “kexa orokorrak desagertzen edo desagertzear daudela, hau da, kexak gauza zehatzez izaten dira”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen