Apirilaren 6ra atzeratu da Hezkuntzagintzari buruzko hitzaldia

0
451

Nora Salbotx Alegriaren hitzaldia martxoaren 23an egitekoa zen, baina azkenean ‘Karkabatik Herria’ zikloko hitzaldi hau apirilaren 6an egingo da.

Argazkia: Hik Hasi / Kartela eta beheko testua: Arrasateko Sortu.

Oraingoan, egungo eztabaida sozialean pil-pilean dagoen hezkuntzaren gaiari helduko diogu. Horretarako, Nora Salbotx Alegria izango dugu bidelagun, Amaiurko eskolako zuzendaria eta besteak beste Hik Hasiko, Herri Hezitzaileen sareko, Eusko Ikaskuntzako eta Plaza Hutsako kidea.

Euskal Herriko hezkuntzaren aferan pasioz eta oinarrietatik bizi duen pertsona da Nora eta grin horretatik 2021 amaieran ‘Askatu edo moztu. Euskal Hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak’ liburua idatzi zuen. Ehun orrialde eskasean, idazleak iragana, gaurkotasuna eta Euskal Herriko hezkuntzaren etorkizunari begira dituen erronkak errepasatzen ditu. Bidasoaren bi aldeetara ere, hezkuntza, gurea, egundaino ez baitzaigu emana etorri. Bi estaturen interesen zerbitzura eraikitako sistemen gainetik, herri honen behar eta nahiei erantzunez egin dugun eta egiten gabiltzan prozesua da euskal hezkuntza.

Hori dela eta, euskal hezkuntzagintzaz hitz egiten da liburu honetan; bizirauteko behar gorrian sortu, bulkada komunitarioan hazi eta gaur egunean mehatxu eta erronka berriei aurrez aurre begiratu beharko diena. Euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario euskaldun, feminista, demokratiko eta aske baten korapiloa dekolonitateetan askatzea dagokigu, kanpo, barne zein gure baitakoetan. Askatzea diogu… edo moztea!”

Dagoeneko irakurgaia jaso nahi duenak Irati Topalekuan aurkituko du eta solasaldia apirilaren 6an, arratsaldeko 19:00etan burutuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen