Apirilaren 2ko azoka martxoaren 31ra aurreratuko da, Aste Santuko jai egunak direla eta

0
485

Testua: Arrasateko Udala.

Aste Santua ate joka dugun honetan, Arrasateko Udalak jakinarazi du, ostiraletako ohiko azoka bi egun aurreratuko dela, honek ostiral santuaren jai egunarekin bat egin ez dezan.

Gauzak horrela, datorren ostiralean, apirilak 2, ez da azokarik egongo eta hori asteazkenean, martxoak 31, ospatuko da, kaleko salmentaren laguntza neurri gisa. Izan ere, Aste Santuko oporraldia eguneko planak edota inguruko herrialdeetara irteerak egiteko aprobetxatzen dute herritarrek. Hori dela eta, aldaketa horren bitartez, Udalak azokaren ohiko erabiltzaileak bermatu nahi ditu, jai egunak direla eta, bertaratuen kopuruak behera egin ez dezan.

Amaitzeko, azoka, orain arte bezala, higiene eta segurtasun neurri guztiak betez egingo dela ziurtatu du Udalak, %50eko edukierarekin, saltzaileen zein herritarren Osasuna eta segurtasuna bermatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen