Apirilaren 25ean amaituko da Arrasate Literatur lehiaketan parte hartzeko epea

0
178

Argazkia: MB artxiboa.

AEDk antolatutako Arrasate Literatur lehiaketen 34. ediziora aurkezteko epea azken txanpan sartu da. Izan ere, apirilaren 25ean izango da lanak entregatzeko azkeneko eguna.

Aurreko urtean bezala, adinaren arabera, sei lehiaketa izango dituzte aukeran gazteek: bertsopaperak, ilustrazioa eta narrazioa gaztetxoenek. Poesia, mikroipuina eta komikia nagusienek.

Informazio osoa eta oinarriak: https://arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen