Apirilaren 1ean ezagutzera emango da Mundukide Sariaren film labur irabazlea

0
453

Huhezinema jaialdiko Sail ofizialean eta MU sailean aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du aurtengoan ere Mundukide sariak .

2018 urteaz geroztik, Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolaren “Zulo”, Asier Toledo eta Xabier Martinen “Mugak hautsiz” Raul de la Fuenteren “El infierno” eta Iker Esteibarlandaren “Before I die” laburmetraiak izan dira Mundukide saria irabazi dutuztenak.

Azpiko tauletan ikus daitezke XV. Edizioan, Mundukide sariaren hautagaitzarako lehiatuko diren 19 film laburren izenburuak eta 700 € irabazteko lehian egongo direnak.

Zorte on deneri!

Alazne Amestoy, Paul Urkijo eta Iratxe Fresnedak osatutako epai mahaiak aukeratu ditu jada aurkeztutako filmen artetik irabazleak. Aurtengo edizioa martxoaren 30etik apirilaren 1era egingo da, eta modu presentzialean izango da, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.

Mundukideren misioa baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea da,  “hegoalde” hitza ongizate ekonomiko eta sozialetik kanpo dauden komunitate eta herrialdeak definitzeko erabiliz. Iparralde, hegoalde, mendebalde eta ekialderen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde egiten du apustu Mundukidek. Ikuspegi globala ardatz duen eredua: guztiok osotasunaren parte garen heinean, dagokigunaren zatiaren erantzule gara, tokiko errealitatea eta kultur aniztasuna kontuan hartuz. Pertsona guztion giza eskubideak bermatu, aberastasunaren banaketa orekatu eta bizi baldintza duinak sortzean justizia bilatzen duen eredua, hain zuzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen