Aparkalekua berriro eztabaidagai atzoko osoko bilkuran

4
1449

Atzoko osoko bilkuran, Biteri eta Laubideko aparkalekuen 2022ko tarifak eguneratzea onartu zen. Aldi horretako tarifak honako hauek izango dira:

  • Tarifa arrunta: 0,039 €minutuko
  • Tarifa bereziak:
    • Hileko eguneko alokairu berriztagarria (astelehenetik larunbatera, 8: 30etik 20: 30era): 72,60 €
    • Hileko gaueko alokairu berriztagarria (20: 30etik 8: 30era, astelehenetik larunbatera): 55,26 €
    • Asteko abonua (24 ordu): 45,62 €
    • Hileko ordainketa berriztagarria (24 ordu): 112,44 €

Elkarrekin Arrasateko Eva Abuin zinegotziaren bozketa baino lehen, TAO jarri ondoren aparkalekuen prezioak jaisteko konpromisoa gogorarazi zion Udal Gobernuari. Anuska Ezkurra EAJko kideak azaldu zion “aurreko Udal Gobernuak aparkalekuak pribatizatu zituen, eta APK76 Aparcamientos enpresari 2056. urtera arte eman zion emakida. Orduan erabaki zen prezioa orduko tarifak gehi KPIaren igoera oinarri hartuta ezartzea. Bestalde, Abuini aurpegiratzen diot azken aldian demagogia egiten aritu dela, “guk pedagogia egiten dugun bitartean. Hala ere, Laubide eta Biteriko aparkalekuen tarifak negoziatzen jarraituko dugu enpresa emakidadunarekin.”

Amaitzeko, EAJko zinegotziek banan-banan uko egin zieten Biteriko aparkalekua udaletxera lanera datorrenean doan erabiltzeko eskubidea ematen dieten txartelei. Hori ez dute egin PSEko hiru zinegotziek, “uste baidugu eskubidea dugula lan egitera etortzeko.”

Bestalde, Maider Morras EH Bilduko zinegotziak zinegotzien txartelak erabiltzeko datuak emateko konpromisoa gogorarazi zion gobernu taldeari. «Azken 3 hilabeteetako txartelen erabilerari buruzko datuak baino ez ditugu .» Era berean, adierazi zuen herri presioagatik txartelei uko egin dietela.

2022rako Laubide eta Biteriko aparkalekuen tarifak EAJren eta PSEren aldeko botoekin (12) eta EH Bilduren eta Elkarrekin Arrasateren abstentzioekin (9) onartu dira.


TAO

Herritar talde bat osoko bilkurara hurbildu zen atzo TAO ezartzeko luzamendua eskatzeko eta Eragin plataformak bildutako 3782 sinadura kontuan hartzeko. Eraginen izenean, Placi Garcia izan zen atzo galde-eskeen txandan hitza hartu zuena.

Argi utzi zuen TAOren eta egoiliarren txartelen prezioaren aurkako jarrera. Gogoratu behar da lehen autorako txartela 30 eurokoa dela, eta 75 eurokoa bigarren ibilgailurako. Merkatuan eta ospitalean aparkatzeko dagoen denbora ere salatu zuen. “Azokara etortzen diren baserritarrak ezin dira ordu erdiz egon bakarrik eta gero Santa Marinan aparkatu, horrek ez du zentzurik. Ospitalean gauza bera. Nor dago ospitalean ordu erdiz?”

Placi Garciak osoko bilkuran eskatu du bildu daitezela konponbideak bilatzeko, eta ahal duen bitartean guztiontzako irtenbide duina lortzeko borrokan jarraituko duela.

4 IRUZKIN

  1. Kastaren pribilegioak, onura horiek onartuezinak dira, Beste bat, zinegotzia izateagatik Udal Euskaltegiko klaseak doainik dauzkate, errepikatzen dut; onartuezinak dira.

  2. Encinas jauna,
    Baina zure partidukoak kastabakoak direla benetan sinesten dozu? Obenerrekako etxeetan bizi direnak, hainbat ibilgailu (autoak, autokarabanak, ez dakit zenbateko mila euro balio duten bizikletak,…), urtean oporretan hainbat lekuetara joaten direnak, eta abar luze bat, benetan zure ildokoak kastatik horren urrun ikusten dituzu?

  3. Tximino hasteko, nik nire izenean nire ikuspuntuak esaten ditut, batzuek ordez ezizen baten atzean ezkutatzen dira, irainak egiten. Lan txukuna! soldata oso ondo irabazita.

    Joan zen legealdian nik ikusi nituen batzuen pribilegioak, batzuek euskaltegian doainik zeukaten bitartean, beste batzuok tokatzen zitzaiguna ordaintzen genuen.

    Tximino, begiratu zure ispiluan eta iezaguzu zer den agertzen dena.

    Zure galderarentzat erantzun hau; bai orokorrean, bai! nire lagunak kastatik oso hurrun ikusten ditut, zure lagunak begiratu itzazu non dauden, zuek ez dituzue, autoak, autokarabanak, txaletak, oporretara ez zarete joaten,

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen