Udal-gobernuak onartu berri du adibidez Oltan eraikina botatzea. Denera 5 eraikin eraistekoak dira ondoren bertako lurzorua egokitzeko. Hartara, 388.117,02 euroko aurrekontua onartu du.
Argazkia: Google Maps.
Zalduspeko pabilioi zaharrak botatzeko prozesuak aurrera jarraitzen du. Udal-gobernuak erabaki berri du Zalduspeko 5, 6, 7, 9 eta 10 eraikinak eraistea.
Halaber, erabaki du bertako lurzorua egokitzea. Eraikin horietako bat, A.4.67 esparruko eraikin horietako bat, Oltan izenekoa da (goiko argazkian).
Bertan egoitza izan dute etxegabeko pertsonentzako aterpeak, ARTE tailagileen elkarteak edota jai batzuetako karrozak (San Joango herensugea, Sardinaren hiletakoa,…) egiteko guneak.
Udal-gobernuak onartu egin du obren aurrekontua 388.117,02 eurokoa izatea (BEZ barne). Obrek denera “8 hilabeteko” iraupena izan beharko dute.
Udalak lizitazioa ireki du eta beraz obrak egiteko interesa duten enpresek honezkero euren proposamena Udalari aurkez dieziokete.
Udal-gobernuak interesa agertu izan du Oltan eraikina eraitsi eta bertan aparkaleku gehiago egiteko asmoa.
Bestalde, Ospitale atzealdean, Larrialdi-Zerbitzuen sarreraren parean, parking bat egiteko obrak hasi ditu Osakidetzak oraintsu, Txaeta kalean.
Era berean, bihar (asteazkena) hastekoak dira Ospitale eta autobus-parada ondoko behin-behineko parkinga txukuntzeko obrak Zalduspen.
Tomaaaaa.
Ordun bus paradi bertan geratukore?
Bueno, oroitzen nola putzu bat zegoen ospital atzean orain etxebizitzak egiten ari direna? Bada Jaurlaritzek sustatutako etxebizitza horiei zegokien aparkaleku dotazioa gutxitu egin zitzaien udal gobernu honek moldaturiko plan berezi baten bitartez, HAPOak herri mailan edonori eskatzen dion aparkaleku dotazioaren azpitik. Udal gobernuak arrazoitu zuen esparru horren inguruan aparkaleku beharrik ez zegoela, eta jaurlaritza opari horrekin pozik, etxeak egitea merkeago ateratko zitzaiolako. Opari ederra gobernu honek jaurlaritzari egina kasu honetan ere, herritarron ditua oparitzea errazagoa da norberarena oparitzea baino.
Bada orain ospital atzeko berdegunea kendu behar omen da aparkalekuak egiteko, Oltan bota aparkalekuak egiteko… Jaurlaritzari egindako opariak herritarron ondasunekin ordaindu beharko ditugu berriro.
Lotsagarria benetan
Ze arrarua. Kexa gutxi hemen porlanaren haterrena. Igual Ezker Abertzaleko jendiak be aparkalekuak ditxu Biteriko garajietan.
Ereño Voxekoa da, ezta?
Ez Ereño da AntiBigotista, AntiParranda, eta Porlanzalea.
Ta gero bidegorrixak eta urbanizazio lanetan be kejak…
Asfaltoan gasta dezatela beharrezkoa delako… Arrasate osoooooan zirkulatzeko…
Ze ostia? Erdialde dana dau aparketako lekuekin, OTAgatik, ta oin aparkalekuak inbitxuste beste batzuk libre eukinda? K huevos