AP-1etik AP-8rako Maltzagako lotunea itxiko da asteburu honetan

0
792

Larunbateko 09:00etatik igandeko 15:00etara itxiko da lotunea, Bilborako norabidean

Bidegi Foru Elkartea Arrizabalaga tunel pareko ezponda egonkortzeko lanak hasiko ditu datorren astean eta, segurtasun hesiak jarri eta zoruan hainbat prestaketa egiteko, AP-1etik AP-8rako Maltzagako lotunea itxiko da Bilboko noranzkoan. Lotunearen itxiera maiatzaren 9ko 09:00etatik maiatzaren 10eko 15:00etara egingo da.

Bitarte horretan Gasteizetik Bilborantz doazen ibilgailuek bi aukera dituzte: AP-1eko Bergara Hegoaldeko 133. irteeran atera eta GI-627 errepidetik Eibarko AP-8ko sarreran berriro autobidea hartu edota Elgoibarko AP-8ko 64.irteeraraino jarraitu eta biribilgunean autobidera sartu Bilbo noranzkoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen