AP-1erako sarbideak eta A-636eko zati bat itxiko dira Bergaran

0
371

Beheko testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkia: Google Maps.

Asteazken eta ostegun gauetan, irailaren 20an eta 21ean, egungo galiboen altuerak egokituko dira A-636 errepidearen zati batean eta Bergara iparraldeko eta Bergara hegoaldeko AP-1 autobiderako sarbideetan, ostiralean hasiko diren Lesarriko tunela birgaitzeko lanei begira.

Hori dela eta, asteazkenean, 21,590 eta 22,772 kilometro-puntuen arteko A-636 zatia itxita egongo da 21:30etik 02:00etara. Alternatiba gisa, Telleriako biribilgunea erabiltzea gomendatzen da. Halaber, goizaldean, 02:00etatik 05:00etara, Bergara iparraldeko sarrera itxiko da. Kasu honetan, Bergara hegoaldeko sarrera erabiltzea da aukera.

Ostegun gauean, itxierak Bergara hegoaldeko sarrerari eragingo dio 22:00etatik 02:00etara. Erabiltzaileek Arrasateko irteera erabili beharko dute eta GI-627 errepidetik jarraitu. Lanak gauez egingo dira trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen