AP-1ean Bergara Iparraldeko sarrera itxiko da

0
525
irudirik ez dago

Asteartetik ostegunera egingo da itxiera Ubera bidezubiko dilatazio junturak berritzeko lanekin jarraitzeko.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Bidegi foru elkarteak adierazi duenez, bihar, asteartea, apirilak 28, AP-1 autobidean Bergara Iparraldeko sarrera itxiko da 07:00etatik osteguneko 17:00etara. Itxiera beharrezkoa da Ubera bidezubiko dilatazio junturak berritzeko lanekin jarraitzeko. Autobidetik Bergararako irteera zabalik egongo da.

Bitarte horretan Bergara Hegoaldeko sarrera erabiltzea gomendatzen da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen