AP-1 itxi egingo da hiru gauez Arrasate eta Eskoriatza artean

0
486

Arbizelaiko zubibidean jarritako hesiak kendu ahal izateko, igandean Gasteizerako noranzkoan eta astelehen eta asteartean, Behobiarako noranzkoan itxiko da noranzko bat.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Aretxabaletako AP-1eko Arbizelaiko zubibidean egindako ikuskapen-lanak amaitu ondoren, autobideko langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko jarri ziren euste-hesiak kenduko dira.

Hori dela eta, igande gauean, Gasteizerako noranzkoan, Arrasate-Eskoriatza tartean 130,500 eta 123,500 KP-en artean dagoen galtzada itxita egongo da. Itxiera astelehen eta astearte gauetan errepikatuko da, baina Behobiarako noranzkoan. Hiru kasuetan itxiera 22:00etatik 06:00etara izango da.

Aukera gisa, igande gauean, AP-1etik Gasteizerako noranzkoan doazen ibilgailuek Arrasaten irten beharko dute eta GI-627 errepidetik jarraitu Eskoriatzaraino, autobidea berriz hartzeko. Astelehenean eta asteartean ibilbidea alderantzizkoa izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen