Añubek kontzertu bizia egin du publikoarekin Gaztetxean

0
875

Arrasate-Bergara-Ataungo taldeak eszenatokian ere Leire eta Pello lagun izan ditu. Sabin bakarlariak ere giroa berotu zuen.

Argazkia: Añube.

Gaztetxeak zapatu honetan ere lekua egin die proposamen gazteei, eta Añube nahiz Sabin zuzenean aritu dira bertan.

‘Hans’ eta beste taldekideek publikoaren harrera beroa jaso dute, eta hori baloratu egin dute bai taula gainean, baita sare sozialetan ere:

“Mila-mila esker Gaztetxera etorri zineten guztioi. Zuzeneko baten gerta daitezkeen zailtasun guztien gainetik zuen berotasuna sentitzeak ez dauka preziorik!”.

Taldeak oholtza gainean ere Leire Etxezarreta eta Pello lagun izan ditu. Biei ala biei eta Gaztetxeko kideei eskerrak eman dizkie, “esfortzuaz hau guztia posible egin eta beste behin etxean gaudela sentiarazteagatik”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen