Testua: Josemari Velez de Mendizabal.
Arrasaten, 1930eko abenduaren 13an obra bat eskaini zen Coliseo Bedia zeritzan aretoan, herriko Cuadro Arniches antzerki taldeak prestatuta, Espinosa Arrasateko medikuaren zuzendaritzapean. Gonzalez del Castillo eta M. Marti Alonsoren “Más que Paulino…” antzezlana aurkeztu zuten, Simon Arriaran Arrasateko udaltzainaren aldeko emanaldi batean.