Antxintxika taldeko kide bat erreskatatu dute Aramaion

0
1990

Atzo arratsaldean Ertzaintzako emergentziako kideek Antxintxika taldeko txirrindulari bat erreskatatu behar izan zuten Aramaioko Gantzaga auzoan. Bertaraino erreskateko helikopteroa bertaratu behar izan dute eta zauritua Deba Goieneko ospitalera eraman dute. Antxintxika taldetik azaldu dute istripua bidean gurutzatuta zegoen kable baten ondorioz izan dela. Zauritua 41 urteko arrasatearra da eta erreskatean zehar ez du inongo momentuan konortea galdu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen